Pribatutasun-politika
GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.n badakigu pribatutasunak zuretzat zenbat balio duen. Hori dela eta, soilik datu pertsonalen bat (izena edo posta elektronikoa) beharko dugu, zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuren bat helarazteko edo zurekin harremanetan jartzeko ezinbestekoa denean. Hori gertatzen denean, datuak igorri aurretik, datu horiek gorde egingo ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.
Ez dituzu derrigorrean eman behar eskatutako datu guztiak; soilik nahi duzun hura helarazteko edo zurekin harremanetan jartzeko ezinbestekoak direnak. Izartxo baten bidez (*) adieraziko ditugu datu horiek, eta derrigorrezkoak ez diren datuak ez emateak ez du esan nahi kalitate gutxiagoko zerbitzua emango dizugunik.
Inoiz datu pertsonalen bat helarazi badiguzu, nahi duzunean erabil ditzakezu Datuen Babeserako Legean ezartzen diren oposizio-, sarbide-, zuzenketa- eta deuseztapen-eskubideak. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu oteic@oteic.com posta elektronikora edo, bestela, gutun bat bidal dezakezu honako helbidera:
GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.
Zuatzu parkea 1, Igeldo eraikina - 20018 San Sebastián - Donostia (Gipuzkoa)
Tlf: + 34 943 316 869
Fax-a: +34 943 316 468
Datuak beste enpresa bati lagatzea
Zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuak helarazteko beste enpresa batzuetara jo beharko bagenu (esate baterako, Correosera edo mezularitza- edo garraio-enpresa batera), soilik bidalketa egin ahal izateko ezinbestekoak diren datuak emango ditugu eta debekatuta izango dute informazio hori beste helburu batekin erabiltzea.Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak.
Webgune batek funtzionamendu egokia izan dezan, zenbaitetan ezinbestekoa da hartara jotzen duen ordenagailuari buruzko informazioa izatea edo hura identifikatzea. Esate baterako, webgunean zenbat bisita jasotzen diren zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak zein nabigatzaile erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzaileak webgunera sartzen den aldiro edukia ikusteko hizkuntza aukeratu behar ez izateko. Informazio horrekin ezinezkoa izango da zure datu pertsonalak eskuratzea edo zure ordenagailuan dagoen edukia ezagutzea.
Aipatutako identifikazio hori egiteko, “cookie” izeneko testu-fitxategiak erabiltzen dira normalean, denbora batez zure ordenagailuan gordetzen direnak. Ez dira batere kaltegarriak eta oso espazio txikia hartzen dute. Webguneak “cookie” horiek kontsultatzen ditu automatikoki zu bertan sartzen zarenean. Horri esker, beste gauza askoren artean, edukia zuk aurrez eskatutako hizkuntzan agertuko da, aurrez egindako aukeren araberako eduki zehatza agertuko zaizu, zonalde pribatuetara sartu ahal izango zara, edo “orgatxo” edo “saski” bidezko erosketa-sistemarik balego zuk aukeratutako produktuak gordeko ditu.
Deklarazio hau eguneratzea
Baliteke inoiz edo behin gure pribatutasun-politikan aldaketak sartu behar izatea une bakoitzean indarrean dauden legeetara egokitze aldera. Hori dela eta, datu pertsonalak igortzen dituzun bakoitzean orrialde honetan sartzea gomendatzen dizugu.
