Filosofia

Paisaia
Gure lan-filosofiak funtsezko lau alderdi ditu ardatz:
  • Kudeaketa egiteko metodologia aurreratuak garatzen ditugu etengabe; horretarako, aurreikuspenen sinpletasun- eta praktikotasun-irizpidea jarraitzen dugu eta enpresaren kudeaketan parte hartzen duten aldeen inplikazioa bilatzen dugu.
  • Gure aholkulariak ez dira mugatzen aztergai diren materien inguruko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzera; aitzitik, haiek modu praktikoan gauzatzen ahalegintzen dira.
  • Gure bezeroei proiektuen inguruko aholkularitza emateaz gain, proiektu horiek baliatzen ditugu berrikuntza, ezagutza eta metodologien transferentzia bat abiarazteko.
  • Sekretua, diskrezioa eta etika profesionala dira gure proiektuen oinarrizko balioak.

Lan-filosofia horrekin parte hartzen dugu konponbideak edo hobetzeko ideiak ezartzeko eginahalean, sinpletasuna eta etika profesionala aldarri hartuta.

 

Gure misioa honakoa da:

Hautematen ditugun edo bezeroek azaltzen dizkiguten arazoen neurrira egokitzen diren irtenbideak diseinatu eta ezartzea; horretarako, aurre-hartzean oinarritutako ikuspegi orokor batetik abiatzen gara, gurekiko leialtasuna eta balioa sortuko duena.