Giza taldea

Eskuak
OTEIC taldearen profesional-multzoa eta metodologiak, eta komunikazioko eta informazio-sistemetako teknikarik aurreratuenen erabilera dira gure bermerik onena.

Honatx Oteic-eko giza taldearen ezaugarri nagusienak:

  • Diziplina anitzeko oinarrizko prestakuntza; izan ere, enpresen kudeaketa “poliedrikoa” kontuan izanik, ezinbestekoa da profil ugari bateratzen dituen pertsona-multzo bat izatea, esate baterako: ingeniariak, ekonomilariak, soziologoak, giza zientziak-enpresan lizentziatuak, abokatuak, etab.
  • Etengabeko prestakuntza, berezko metodologietan eta lan-gida aurreratuetan oinarritua. Profesional guztien eskura jartzen da, haien esperientzia eta garapenaren arabera.
  • Talde-lana, proiektuetan prestakuntza egokia eta hainbat esparrutako esperientzia duten pertsonek parte hartzea ahalbidetzen duena.
  • Enpatia eta gertutasuna. Gure bezeroei zerbitzu ona eskaintzeko trebetasun pertsonala. Gertuko jarrera profesionala bezeroen arazoak ulertu eta diagnostikatu ahal izateko.
  • Espezializazioa. Bezeroaren eskura jartzen dugu, hainbat zerbitzu-lerrotako gure esperientzia baliatuz.