Historia

OTEIC 1966an jaio zen eta, gaur egun, estatuko aholkularitza zaharrenetako bat da.
Industria-enpresen kudeaketaren arloan sortu zen eta honakoak barneratzen zituzten proiektuekin eman zituen lehen urratsak:
- Jarduera-mailaren balioespena, bereziki produkzio-sistemetan.
- Industria-prozesuen optimizazioa.
- Lanerako metodoen antolakuntza industria-instalazioetan.
- Ekoizpen-planten diseinua eta optimizazioa.
- Kostuak hobetzeko azterketak.
- Pertsonen eta lanpostuen balioespen-sistemak, motibazioak… hautatzea eta txertatzea.
- ...
Azken finean, ekoizte-prozesuetan lan eginez sortu ginen. Argi dago hori “enpresa-poliedroaren” alderdi bat baino ez dela eta, hori abiapuntutzat hartuz, proiektuak garatu ditugu erakundeetako (hala pribatuak nola publikoak, eta hala industriaren sektorekoak nola zerbitzuetakoak) beste esparru batzuetan.
Honatx hurrengo proiektu-ereduak, garapenaren hurrenkeran:
- Erakunde-egituraren optimizazioa.
- Plan estrategikoko eta berrikuntzako proiektuak.
- Aliantza, bat-egite, sozietateen salerosketa… proiektuak.
- Kalitate- eta ingurumen-arloko proiektuak.
- Legezko aholkularitza.
