Erabilera-baldintzak

Orrialde honetan GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.k webgune honetatik edukiak eta zerbitzuak eskaintzeko ezartzen diren baldintzak irakur ditzakezu, zuk bertara jotzearekin batera onartzen dituzunak. Webgunea erabiltzeari dagozkion baldintzak dira.

Gure enpresa identifikatzeko

GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.
Zuatzu parkea 1, Igeldo eraikina-20018- San Sebastián - Donostia (Gipuzkoa)
Tlf: +34 943 316 869
Fax: +34 943 316 468
IFK: A20068631
Gipuzkoako Merkataritza-erregistroan erregistratua

Baldintza horiek onartzea

Webgune honetara sartu zarelarik, bertsio honetara sartzeko unean ezartzen diren erabilera-baldintzak ezagutu, ulertu eta onartzen dituzula ulertzen da. Uneoro indarrean dauden legezko araudien arabera baldintza horiek aldatu egin daitezkeenez, webgune honetara sartzen zaren aldiro baldintza horiek eta gure pribatutasun-politika irakurtzea gomendatzen dizugu.

Webgunearen helburua. Erantzukizunak kentzea.

Webgune honen bidez, eskaintzen edo merkaturatzen ditugun zerbitzu edota produktuei buruzko informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileak ikusten duen moduan eskaintzen da, eta GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.k ez du inolako erantzukizunik honakoengatik sor daitezkeen kalteen gainean:
  • Informaziorik edo eskainitako zerbitzu edota produkturik ez izatea, haiek oker ematea, eguneratu gabe izatea, edo webgune honetan eskaintzen diren edo webgune honetatik sartu ondoren beste webgune batzuetan eskaintzen diren edukietara edo eduki batzuetara sartzerakoan izan daitezkeen arazoak.
  • Webgune hau erabiltzeagatik edo webgune honetatik sartu ondoren beste webgune batzuk erabiltzeagatik instalazioetan gerta daitezkeen informazio-galerak edo kalteak.

Webgunearen erabilera

Badakizu w ebgune hau erabiltzearen erantzukizun esklusibo eta bakarra zurea dela, eta horrelaxe onartzen duzu zeure borondatez eta espresuki bertan sartzen zarenean.

Halaber, onartzen duzu webgune honetan ematen diren edukiak ez erabiltzea legez kanpoko helburuak betetzeko edo ordena publikoaren, moralaren eta orokorki onartutako ohitura onen aurka doazen helburuak betetzeko. Batez ere, eta hemen adierazitakoaren kalterik gabe, konpromisoa hartzen duzu webgune honetan agertzen den edukia ez jasotzeko, erreproduzitzeko edo hedatzeko, ez bada erabilera pertsonala emateko eta, betiere, irabazi asmorik gabe.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Webgune honetan agertzen diren marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri oro GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A.ren edo hirugarren baten jabetzakoak dira. Hala, webgune honetan sartzeak aipatutako marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien inguruko eskubiderik ez dizula ematen ulertzen da.
Era berean, eduki horiek gure enpresaren edo hirugarren baten jabetza intelektual dira. Modu horretan, haien gainean dauden edo egon daitezkeen ustiapen-eskubideak ez zaizkizula lagatzen ulertzen da.


Legedi aplikagarria

Espainiako legediak arautzen ditu erabilera-baldintza horiek.

GRUPO OTEIC - OTEIC PRODUCTIVIDAD, S.A. eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi edo auzitegien menpe egongo dira, erabilera-baldintza hauen baitan dauden zerbitzuetatik erator daitekeen edozein gatazka ebazteko.