Kudeaketa-sistemak

Adituak gara kudeaketa-sistema sinpleenak nahiz aurreratuenak garatzen eta Oteic taldeak garatutako metodologia erabiltzen dugu beti: CpM® (Hobetzeko Partekatu). Kudeaketa-sistema aurreratuenak ezartzeko metodologia horrek honako funtsezko zutabeak ditu:
- “Goitik”: Kudeaketa-sistema “goitik” hasi behar da garatzen, hots, gobernu- eta zuzendaritza-organoetatik.
- Erakundearen eta haren “bizi”-ingurune(ar)en ikuspegi kubista partekatzea: gobernu- eta zuzendaritza-organetan “kubo txikiaren” (erakundea) eta kubo handi(ar)en (ingurunea(k)) ikuspegi partekatua zenbat eta gehiago landu, orduan eta “boteretsuagoa eta lehiakorragoa” izango da gure erakundea.
- “Estrategia” eta “Operatiboa” elkartzea. Honako hirutasun honekin lan egin behar dugu irmo: “Plan estrategikoa”, “Urteko Plan Operatiboa (UPO)” eta “Kudeaketa-kontrola”. Horretarako, lan-sistemak barneratu behar dira, ez soilik iraganari edo orainaldiari dagozkionak, etorkizunari dagozkionak ere bai, joerazko azterketak, proiekzioak, Forecast delakoak... eginez.
- PDCA iraunkortasunez aplikatu behar da, hala “helburu estrategikoetan” nola dagozkion “ekimen estrategiko” eta “urteko egintzetan”. Eta horiek taldeen eta pertsona bakoitzaren erantzukizun- eta motibazio-sistemekin elkartu behar dira.
“CpM®”
- CpM(®) Metodologia abiaraztea (Hobetzeko Partekatu).
- Aginte-mahaiaren mapa diseinatzea eta ezartzea.
- Urteko Plan Operatiboa (UPO) eta kudeaketa-kontrola taxutzeko sistema diseinatzea eta ezartzea.
- Ezagutzaren kudeaketa-sistema diseinatzea eta ezartzea.
- “Kuboen alderdietako” edozeinetan (erakundea edo haren ingurunea) garrantzitsuak diren esparruei buruzko alerta- eta informazio-sistema diseinatzea eta ezartzea.
- Erakundearen funtsezko esparruetan ezartzeko helburuen plangintza- eta segimendu-sistemak: Merkataritza, Berrikuntza, Ekoizpena, Erosketak…
Informazio-sistema
- Zure erakundearentzat egokienak diren ERPak aztertzea, lankidetza instalazioak hautatzerakoan, eta instalazioa ikuskatzea / denbora kudeatzea / kostua / …
- Mendeko sozietateentzako (filialak, ABEEak...) reporting-sistemak diseinatzea eta ezartzea.
- Egoerak simulatzeko gailua diseinatzea eta ezartzea.
- Merkataritzako kudeaketa-sistema aurreratua (diseinatzea eta ezartzea).
Kostu-sistema
- Ordutegi-tasen kalkulua eta azterketa.
- Kostu zuzenak eta zeharkakoak.
- Errentagarritasun-atalasea zehaztea.
- Sektore/Eremu/Bezero eta abarren araberako errentagarritasuna.
- Kostuak eskaintzetara, eskaeretara, proiektuetara eta abarretara aplikatzeko sistemak.
Hornitzaileen kudeaketa
- Hornitzaile eta azpikontratistekin harremanak finkatzeko ereduak.
- Gure hornitzaileen ebaluazioa eta etengabeko kudeaketa.
- Kalitatea ziurtatzeko sistemak.
- Munduko edozein bazterretan leudekeen partners eta hornitzaile potentzialak zehaztea.
- Hornitzaileekiko kudeaketa optimizatzeko planak.
Proiektuen kudeaketa
- Matrize-erakundeak zehaztea.
- Proiektuen kontrol- eta errentagarritasun-irizpideak.
- Proiektuen kudeaketa aurreratua.
- Prestakuntza, proiektuen kudeaketan.
Sistema integratuak
- Kalitatezko, ingurumenezko eta hari atxikitako estandarrak ziurtatzeko sistema integralak diseinatzea eta ezartzea:
- ISO 9001,…
- ISO /TS 16949 (ISO 9001:2000 + AVSQ (Italia) + EAQF (Frantzia) + QS9000 (USA) y VDA (Alemania)…oinarritzat hartuta
- ISO 14001, EMAS...
- Six Sigma,...
- ISOtik EFQMrako (edo antzekoen) bilakaera diseinatzea eta ezagutza kudeatzea.
- EFQM / Malcolm Baldrige / Deming / …
- UNE 166.000 (I+G+b),…
